BIRGAITZE INTEGRALA
Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzko uztailaren 24ko 117/2018 DEKRETUAren 3.d) artikuluaren arabera, honela definitzen da birgaitze integrala:
"Gutxienez egiturazko sistema, fatxadak, estalkia, saneamendurako eta ur-hornikuntzarako sare komunak eta instalazio propioak aldi berean berritzeko edo finkatzeko izandako esku-hartze oro hartuko da birgaitze integral gisa"
Dekretuak zehazten duenez, eraikinaren lehenengo ikuskapen teknikoa udalean aurkeztu beharko da eraikinak berrogeita hamar urte bete eta hurrengo urtearen barruan. Hala ere, eraikinean osorik birgaitzeko esku-hartze bat egin bada, eraikin osoaren amaiera-data, hau izango da: osorik birgaitu ondoko lehen okupaziorako lizentziari dagokiona, edo, lizentzia hori eduki ezean, obren amaierako ziurtagiriarena; beraz, epe horretatik aurrera kotatuko dira 50 urteak.
*Dokumentazio hori udalean aurkeztu beharko du titularrak aldaketa horiek gauzatu eta epeak zuzendu daitezen.