Eraikinean obrak egin behar dituzu EIT-earen ondorioz?

EIT-a egitura, fatxada, estaldia eta saneamendu- nahiz hornikuntza-sare komunen ikuskapena da.

Ikuskapenaren txostenak, besteak beste, 5 mailetan sailkatzen diren esku-hartze motak identifikatu ahal ditu.

Epe motxean egin beharreko obrak lehen 3 mailatakoak dira.

1. maila.– Berehalakoa: gehienez ere 24 orduko epean esku hartzea erabaki behar da.

2. maila.– Oso premiazkoa: obrak gauzatzeko epea  hiru hilekoa da.

3. maila.– Premiazkoa: Hamabi hilekoa da horrelako esku-hartzeetarako erabaki beharreko gehieneko epea.

Aipaturiko epeak jabe erkidegoak txostena jasotzen duen unetik zenbatzen hasten da.

EITeak adierazitako esku hartzeak gauzatzeko eraikinei zuzendutako dirulaguntza lerro ezberdinak aurreikusten dira.

Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/eat/web01-a2etxebi/eu/