Ondasun higiezinei buruzko zergaren kuotak

Familia ugariaren titularitatea duten subjektu pasiboentzat zergaren kuota osoan ondorengo hobari-eskala ezarri da, diru-sarreren eta seme-alaba kopuruaren arabera. Familiko PFEZko aitorpenen diru-sarrera gordinen batura hartuko da familiko diru-sarreren kopuru gisa.

Familiko PFEZko aitorpenen diru-sarrera gordinen batura hartuko da familiko diru-sarreren kopuru gisa.

Familia ugarian seme-alabetako batek elbarritasun bat edo lan egiteko ezintasunen bat aitorturik izanez gero, familia unitateko seme-alaba kopurua egokitu egingo da eta kide hori bi kide bezela kontatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: 

  • Familia-unitateko kide guztien nortasun agiriak.
  • Aurreko ekitaldiko familia unitatearen PFEZ aitorpenaren datuak Gipuzkoako ogasun departamentuak ziurtatuta.
  • Etxebizitzaren katastroko datuak.
  • Eusko Jaurlaritzaren Familia ugarien titulua.

Irailaren 1etik azaroaren 30 arteko epean urtero aurkeztu beharko da eskaera, etxeko adin nagusiko guztiek sinatuta. Hobari eskaerak hurrengo zergaldian/ordainagirian izango du eragina, eta inoiz ez du atzera eraginik izango.

 

Seme-alaben kopurua 0,00 € - 24.000,00 € 24.000,01 € - 50.000,00 € 50.000,01 € - 90.000,00 € > 90.000,00 €
3 %90 %50 %15 0
4 %90 %70 %40 0
5 edo gehiago %90 %90 %60 0