Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotak

Familia ugariaren titularitatea duten subjektu pasiboentzat zergaren kuota osoan ondorengo hobari-eskala ezari da, diru-sarreren eta seme-alaba kopuruaren arabera. Familiako PFEZko aiorpenen diru-sarrera gordinen batura hartuko da familiako diru-sarreren kopuru gisa.

Hobari aplikagarria izateko baldintzak eta zehaztapenak:

  • Irailaren  1etik azaroaren 30 arteko epean urtero aurkeztu beharko da eskaera, etxeko adin nagusiko guztiek sinatuta. Hobari eskaerak hurrengo zergaldian/ordainagirian izango du eragina, eta inoiz ez du atzera eraginik izango.

Ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

  • Ibilgailuaren titularraren nortasun agiria.
  • Aurreko ekitaldiko familia unitatearren PFEZ aitorpenaren datuak Gipuzkoako ogasun departamentuak ziurtatuta.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
  • Eusko Jaurlaritzaren Familia ugarien titulua.

Familia unitate bakoitzak soilik, 5 plaza edo gehiago dituen turismo batentzat izango du hobaria.

Ibilgailuak gehienez 13,99  zaldi fiskal izan beharko ditu.

Famili ugari horretako kide guztiek Mutrikuko etxebizitza berean egon behar dute erroldatuta.

Hobari eskaera egin eta ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen eta ez du atzera eraginik. Dena den, familia ugariaren onura fiskala eskatzen bada likidazioa ordaintzeko borondatezko epearen barruan, hobari emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean batetzen badira.

 

 

Diru-sarrera gordina 0,00 € - 24.000,00 € 24.000,01 € - 50.000,00 € 50.000,01 € - 90.000,00 € >90.000,00 €
Hobaria %40 %30 %20 0