Elbarritasun salbuetsia
Ibilgailua desgaitasuna duten pertsonak garraiatzeko dela joko da Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako desgaitasun-ziurtagiria ekartzen denean, %65 graduko edo gehiagoko edo %33 graduko edo gehiagoko desgaitasun maila eta gutxienez %25 edo 7 puntuko mugikortasun maila erakusten duena.
Gehieneko potentzia 14 ZF edo egokitutako ibilgailua.
Ez gaitasuna duten pertsonen garraio esklusiboko ibilgailuetarako salbuespena eplikatzeko aurkeztu beharreko agirien artean, orokorrez gain, honako hauek sartu behar dira.
- Elbarritasun ziurtagiria.
- Hirugarren pertsona horren zinpeko aitorpena, adieraziz ibilgailua minusbaliatuak berak erabiltzeko baino ez dela izango.
Salbuespena eskatzeko epea, dagokion ekitaldiko abenduaren 31ra luzatzen da, beti ere elbarritasun ziurtagiriaren eskaria aurreko ekitaldian aurkezten bada eta ez bazaio erantzunik eman aipatutako ekitaldian. Salbuespenaren luzapenak elbarritasun ziurtagiria ematen den ekitaldirako bakarrik balioko du.
Premiamenduzko prozedimenduan barneraturik badago salbuespena dagokion ordainagiria, honen deuseztapenak sor ditzakeen gastuak subjektu pasiboaren kontu joango dira.