Ordainketak zatikatu
Atzeratzea edo zatikatzea eskatuko da ordaintzeko obligazioa duenaren diruzaintzako egoerarengatik unean bertan ordaintzea ezinezkoa bada.
Atzeratu edo zatikatzeko eskabidea ordaintzeko obligazioa duenak egin behar du, hartarako udalak egokitutako inprimaki batean, eta, hala badagokio, ekonomia eta finantza egoera zein den jakiteko behar diren agiriak ekarrita.
Zatikatu beharreko zorraren zenbatekoan sartuko da ordaindu gabe dagoen zor guztia, eskatzaileak izan dezakeen aurreko zorra barne.
Zatikatutako zorraren hileko ordainketak egiteaz arduratuko da zergaduna.
Atzerapenak eta zatikapenak emateko irizpide orokorrak hauek izango dira:
- Ez da emango aukerarik zorrak atzeratu edo zatikatzeko, zorraren zenbatekoa 500,00 € baino txikiagoa bada, kasu berezietan izan ezik, eta halakoetan frogatu egin beharko da, agiri bidez, ezinezkoa dela ordaiketari aurre egitea.
- Zorraren zenbatekoa 501,00 € eta 700,00 € artekoa denean zorra gehienez era 3 hilabeteko epean zatikatu daiteke.
- Zorraren zenbatekoa 701,00 € eta 3.000,00 € artekoa denean zorra gehienez ere 6 hilabeteko epean zatikatu daiteke.
- Ez da emango atzeratzeko aukerarik, kasu berezietan izan ezik, aurretik zorraren %10 ordaindu gabe eta gehienez ere 3 hileko epean.
Berandutzako interesak:
- 6. atalean jasotzen diren zorren zatikapenak eta atzerapenak salbuetsita daude berandutzako interesak ordaintzetik.
- Aurreko atalean jasotakoak ez diren zatikapen eskabideek 2/2005 Tributuen Foru Arau Orokorraren 26. artikuluan aipatzen den berandutzako interesa sortuko dute.
- Kasu bereziak daudenean, espedientean dagoen dokumentazioaren eta zatikapen eskabideari erantsitako dokumentazioaren arabera, alkateak berandutzako interesak ordaintzeko obligazioa barkatu dezake.
Borondatezko aldian eskatu diren zatikapenen 2 epe aldi hori amaitu ondoren ordaindu ez badira, mugaeguneratutzat joko dira ordaindu gabe dauden zatikapen guztiak, eta exekuzio aldia hasiko da. Beste tramiterik egin gabe, ordaindu ez den zorra dela-eta premiamenduzko probidentzia egingo da.