Bi izarren kalenturak azaroaren 13an.

2016/11/04
Antzerkiaz Blai jardunaldiak datorren domekan hasiko dira, azaroaren 13an.

 

Txalo Produkzioak BI IZARREN KALENTURAK lana aurkeztuko digu Iñake Irastorza eta Ane Gabarain aktoreekin. 

 

"Antzokia hutsik dago eta lehen entsegu-eguna da. Bi emakumek aspaldiko partez egingo dute berriro topo: Hortentsia, maila handiko aktoresa ezaguna eta Gertrudis, idazle famatua, dramagilea eta antzerki-zuzendaria.

                            

 

Bikote zaila, bai alajaina! Zuri-beltz edo  ilun-argitan, biak dira guztiz ezberdinak entseguei nola heldu erabakitzeko garaian.

 

 BI IZARREN KALENTURAK antzerki-obra bi emakumen arteko maitasun/gorroto sentimenduen talka eta norgehiagokaren kontaketa da, komedia klabean.

 

Antzerki munduari buruzko satira umoretsu eta ozpindu honek komedia onenaren Moliere saria jaso zuen eta Victor Haïm egileak ere, autore onenaren saria."

 

Sarrera: 5 €

Aurretik turismo bulegoan erosi daitezke datorren astetik aurrera.