Hondartzetan ere arduraz jokatzeko eskatu du Udalak
COVID19ak sortutako pandemiaren ondorioz konfinamendu-aldi luze baten ondoren, eta egoera epidemiologikoa hobetu dela ikusiz, deseskalatze-fasean murgilduta gaude. Hainbat muga arindu dituzte, eta 2. fasean, besteak beste, hondartzetara joateko aukera dute herritarrek, baina ezinbestekoa da eremu horietan ere prebentzio neurriak betetzen jarraitzea, oraindik pandemia egoeran baikaude.
Mutrikuko Udala hondartza denboraldian aforoa kontrolatu eta jende pilaketak saihesteko aukerak lantzen ari da Gipuzkoako Diputazioarekin eta hondartza duten gainontzeko herrietako ordezkariekin. Bitarte honetarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hainbat jarraibide zehaztu ditu. Jaurlaritzak jakinarazi du, 2. eta 3. faseetan hondartzaren erabilera dinamikoa egin behar dela, eta bi metroko distantzia mantendu ezin bada, maskara erabili beharko dela.
Horietan oinarrituta, Mutrikuko Udalak hondartzetan ere arduraz jokatzeko eskatzen die herritarrei:
- Pertsonen artean bi metroko distantzia mantendu. Ezinezkoa bada, maskara erabili beharko da.
- Jende pilaketak saihesteko, hondartzan egonaldi laburrak egin.Eusko Jaurlaritzak hondartzen erabilera dinamikoa egin behar dela zehaztu du.
- Adi ibili.Oraindik ez gaude hondartza denboraldian, eta hondartzetan ez dago soroslerik. Bainatzeko orduan, urak gerriaren altuera ez gainditzea gomendatzen da. Ondo hidratatuta mantendu, bero-kolpeak saihesteko.
- Arduraz eta elkartasunez jokatu. Gogoratu oraindik osasun alarma egoeran gaudela. Guztion esku dago COVID19aren hedapena saihestea.
- Egoera aldakorra da, adi egon jakinarazpenei