Kostolamendiko labearen indusketa arkeologikorako boluntario bila ari dira

2014/08/28
Datorren astean hasi nahi dituzte lanak Aranzadikoek; hiru lagun behar dituzte

Kostolamendi labearen indusketa lanak hasiko dituzte irailaren 1ean. Asmoa zehatza da: karobia burdina lantzeko ote zen jakin nahi dute. Eta horretarako boluntarioen beharra daukate; zehatz esateko hiru lagun behar dituzte.

Lanak irailaren 10-15 egunez luzatuko dira. Boluntarioek bete beharreko baldintza bakarra 18 urte beteak izatea da. "Gure ondare arkeologikoa berreskuratzea, babestea zein ezagutzera ematea du helburu egitasmoak", diote arduradunek. Interesatuek honako helbidean eman dezakete izena: burdina@aranzadi-zientziak.org (plaza mugatuak dira).

Proiektuaren buruan Aranzadi Zientzia Elkartea dago, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen laguntza dauka.