Malen jaietako bazkarietako txartelak salgai daude
2012/07/12
Koadrila Eguneko (uztailak 24) bazkariko txartelek 10 euroko prezioa daukate; Gazte Egunekoek (uztailak 21) 12 euro balio dute
Mutrikuko Malen Jaietan egingo diren bi bazkarietako txartelak salgai daude. Gazte Egunekoak (hilak 21) hainbat tabernatan daude salgai. Koadrila Egunekoak bakarrik Miruaitz frontoiko tabernan daude.
Gazte Eguneko txartelak 12 euroko prezioa dute eta prezio horren barruan bazkaria eta kamiseta sartzen dira. Horiek Zubixa, Subeltz, Zubiaram eta gaztetxean daude salgai (gaurtik daude saltzen). Hilaren 19a txartelak erosteko azken eguna izango da. Egunean bertan, bazkaria merkatu plazan egingo da, betiko moduan.
Koadrila Eguneko bazkariko txartelak aldiz, Miruaitzen daude salgai, 10 eurotan. Egunean bertan bazkaria 15:00etan egingo da, Miruaitz frontoian.