Malenak iragartzeko kartel irabazleak aukeratu dira
Joseba Palenzuela alkateak eta Saioa Elezgarai zinegotziak 2023 urteko Malenak iragartzeko kartelak aurkeztu dituzte Malen Pazos Illarramendi eta Ailetz Barruetabeña Azkue egileekin batera.
Malen jaien egitaraua aurkeztuko duen kartel nagusia Malen Pazos Illarramendik egin du eta 300 euroko saria irabazi du bere lanagatik.
Malenetako Umeen eguna aurkezteko kartela, berriz, Ailetz Barruetabeña Azkue mutrikuar gazteak irabazi du bigarren aldiz jarraian. Barruetabeñak bere marrazkian jaien inguruko elementu gehienen arteko konposizioa egin du; erraldoiak, sokamuturra eta danborrada, besteak beste. Sarituak 100 euro jasoko ditu.
Ohiko moduan, Arte Eskolako kideek aukeratu zituzten kartel irabazleak udaleko komunikazio arduradunarekin batera.