MUTRIKUKO ERALDATZE GUNEA ETA ENPRESA HAZTEGIA- AGERRALDI PUBLIKOA

2015/01/26
ipuzkoako Foru Aldundiak “Lurraldeko Eraldatze Guneen Sarea” aurkeztu du gaur goizean eta gune horietako bat Mutrikun izango da. Hau azaltzeko agerraldi publikoa antolatu da urtarrilak 28, asteazkena Zabiel Kultur etxean.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Lurraldeko Eraldatze Guneen Sarea” aurkeztu du gaur goizean eta gune horietako bat Mutrikun izango da. Mutrikuko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Debemen eta Debegesarekin elkarlanean, Mutriku eta Debabarrena eskualdearentzako oso garrantzitsua izango den proiektu bat jarriko dute martxan: Mutrikuko Eraldatze Gunea eta Enpresa Haztegia,  lehen sektoreko produktuen transformakuntzari, akuakulturari eta oro har ekintzailetzari  lotua egongo den proiektu  bat. 

 

Proiektu hau Foru Aldundiak diruz lagundua da, Nekazaritza eta Lurralde Garapen sailetatik,  eta era sakonean bai komunikabideei eta baita interesa duten guztiei azaltzeko agerraldi publiko bat antolatu da. Bertan proiektuaren helburuak, epeak,  inbertsioaren nondik norakoak, kofinantziazioa eta proiektuaren beste hainbat gora beheren  berri emango da. 

 

Hau dela eta agerraldi publikoan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. 

 

 

Eguna: 2014/01/28
 
Ordua: 19:00 
 
Lekua: Zabiel Kultur Etxeko hitzaldi aretoa

 

Parte hartzaileak: 

- Joseba Palenzuela, Mutrikuko Alkate jauna

- Pedro Iturbe, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Garapeneko Zuzendaria

- Koldo Lizarralde, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaria

- Agurtzane Etxaniz, Debabarrenako Landa Garapen Elkarteko Zuzendaria