Zumalabeko aldapan kontuz ibiltzeko aholkatzen die Udalak herritarrei

2014/06/26
Goizean gasoila jausi da, eta Udalak garbiketa lan guztiak egin eta koordinatu dituen arren, badaezpadako abisua eman nahi izan du

Bar-Puertotik hasi Zumalabe hotelerainoko tartea. Hori da herritarrek irrist egiteko arrisku seinaleekin topatuko dute tartea. "Goizean gasoila jausi da bertan, eta behar diren garbiketa lan guztiak egin diren arren, badaezpada ere, jendea jakinaren gainean jarri nahi izan dugu", adierazi du Joxan Agirregomezkorta gobernazioburuak.

Udaltzainek jaso dute gertaeraren berria, eta brigadako kideekin batera zuzenean gertaeraren lekura joan dira. Lehen lana, gasoila xurgatzeko sepiolita zabaltzea izan da. Ondoren Mankomunitateko garbiketa makinak ekarri dituzte, eta botatako ondo zabaltzea eta ondoren jasotzea izan da haien lana. Azkenik presiopeko urarekin garbitu dute inguru guztia.