Mutrikuko Eskola Kirola

Eskolako kirolaren helburu nagusia haur kirol-jarduera fisiko-egilearen hezkuntza-garapena osatzea izango da, bai eta ikasle bakoitzaren banakako beharrizanak asebetetzea ere. Hala, eskolako kirolak eta/edo jarduera fisikoak, haurren heziketa integrala bilatuko du, beren sarbidea eta parte hartzea bermatuz berdintasunez eta sexu-estereotipo eta roletatik kanpo; haurren nortasuna era armoniatsuan garatzea bilatuko du, bai eta geroko adinetan ere kirola modu jarraituan egin ahal izatea eta bizimodu osasuntsua eramatea bermatuko duten baldintza fisiko eta kirol ohitura batzuk eskuratzea ere.