Kontsultak: isunak, zergak eta ordainagiriak
Ordainagiri, zerga eta isunen egoera ikusteko zerbitzua
Online dagoen zerbitzu hau erabiltzeko, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eduki behar da. Zerbitzu bakoitzean azalduko da zein informazio jaso dezakezun eta zein tramite egin.
- Ordainagirien kontsulta: Ordaindutako eta ordaindu gabeko ordainagirien informazioa lortu ahal izango duzu pantailan bertan.
- Isunen kontsulta: Udalarekin dituzun isunen kontsulta egin ahal izango duzu pantailaren bitartez.
- Zergen kontsulta: Dagozkizun zergen kontsulta egin ahal izango duzu pantailan bertan.
Kontsulta hauek egiteko, Gipuzkoako Aldundiaren plataforma honetara sartu beharko zarete.